Edozein ordenagailuk behar duen oinarrizko softwarea da.
Beraren helburua teklatutik sartzen den informazioa ezagutzea, pantailara informazioa igortzea, fitxategien eta direktorioen antolakutza kontrolatzea, periferikoak gobernatzea, baimenak egiaztatzea, etab.
Sistema eragilearen helburuak dira. Mota askotako sistema eragileak daude.
Aurreratuenek honako ezaugarri hauek izaten dituzte: hainbat erabiltzailek aldi berean programak erabiltzea ahalbidetzen dute, programa bat PUZ batean baino gehiagotan ejekutatzeko, hainbat programa aldi berean ejekutatzeko edo programa beraren hainbat atal aldi berean ejekutatzeko aukera ematen dute, etab.
Sistema eragileak oinarri modukoak dira eta hauen gainean aplikazioek funtzionatzen dute.
Aplikazioak sistema eragile jakinetarako prestatuak egoten dira, beraz, sistema eragile bat aukeratzeak, erabil daitezkeen aplikazioak mugatzea dakar. Gaur egun Windows, Linux eta MacOS dira sistemarik erabilienak ordenagailu pertsonaletan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario