Gu Sebastian Bengoetxea eta Gorka Salterain gara, San Jose Jesuitak ikastetxeko ikasleak.
1.Batxillergoan gaude eta blog honetan komunikabideen eta teknologiaren informazioa aurki ditzakezue.

lunes, 11 de abril de 2011

Txostena

3.Ebaluazio honetan irakasleak web orri bat sortzea eskatu digu. Nahi dugun gai bat aukeratu eta bertan garatu egin behar izan dugu. Guri kirola gustatzen zaigunez, futbol alorra aukeratu dugu. Batez ere, txapelketa batean murgildu gara: Champions League. Txapelketa honetan europako talde onenen arteko kanporaketa partidak egiten dira, azkenean onenak irauten duen arte. Sarrera egin ondoren web orriaren zehastapen guztiak esango dizkizuegu.

-Tokia(zer tokitan dagoen interneten):
http://galeon.com/futbolcontrol/

-Programa(web orria egiteko erabilitako programak):

-Kompozer: orrialde nagusi bat jarri dugu: index eta hiru azpiorriren bitartez antolatu dugu orria: berriak, klasifikazioak eta estadistikak.
-Irfanview:programa honen bitartez argazkie pisua kendu diegu.

Galeonen dagoen aplikazio baten bitartez kompozerrekin sortu ditugu orriak igo ditugu eta argazkiak baita. Aplikazio horri ftp bitartez funtzionatzen du. Serbidorean gordetzen dira orriak eta kodeak aldatzea usten du. Guk aldaketa batzuk egin behar izan ditugu eta hemen aipatuko dizkizuegu:

-Fondoko argazkia ez zen ateratzen,ondorioz kodea behatu genuen eta ohartu ginen gure ordenagailuko karpeten antolaketa eta serbidoreko antolaketa desberdina zela,horren ondorioz, kodean argazkia bideratzen zuen karpeta ezabatu behar izan genuen. Serbidoreko eta ordenagailuan genuen karpetaren antolaketa berdina izateko.

-Hiru bideo gehitu genituen baina bakoitzak zabalera desberdin bat zuen eta horregatik kodean tamaina berdina jarri genien.